FAMILIAK‎ > ‎

HAUSPOA: informazioa familientzat.

HAUSPOA 

                                                                                 

Aurtengo berrikuntzen artean, adierazgarriena zalantzarik gabe, barne-antolamendua berriztatzeko HAUSPOA proiektua dugu. Sortutako espektatibak eta ilusioak betetzeko prest gaude. Ballonti BHI zabalik dago eta konbentzitu eta erakarri nahi ditugu ikasleak, eskainitako hezkuntza arreta zerbitzuan, tailerretan, bakargunean eta bilgunean, norberak bere lekua topa dezala proiektuaren barnean. 

Gazteen arratsaldeak, ikasteko denborak eta ohiturak antolatzeko eta beste eskolaz kanpoko jardueretan izena eman ahal izateko, urritik maiatzera, astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, 15.00etatik 16.30etara institutuan emango diren aukerak baloratzea eskertuko dizuegu: 

a)      IGEk antolatutako eskolaz kanpoko jarduerak: ingelesa, errobotika

b)      Bidelaguna errefortzurako planean parte hartzeko egon daitekeela zure seme-alaba proposatuta. 

c)      Hezkuntza arreta zerbitzua. Irakasleak geletan egongo dira laguntza ematen. Gainditu gabeko irakasgaietan aurrera egiteko, zalantzak argitzeko eta aparteko lanak burutzeko errekurtso bat da.

d)      Tailerrak: etengabeko heziketa prozesuan eta konpetentzien garapenerako baliagarriak izan daitezkeen ekintzak.

e)      Bakargunea: isilean eta bakarka lan egiteko gune zaindua.

f)        Bilgunea: IKTak erabiltzeko edota taldeka lan egiteko gune zaindua. 

Kanpoko eragileak, laguntzaileak, ikasle-ohiak eta familiak behar ditugu ardurak banatzeko eta esperientzia aberasteko. Parte hartu nahi baduzu, deitu mesedez 944835677 telefono zenbakira, institututik pasa ala idazkaritza@ballontibhi.net helbidera idatzi. 

Martxan dauden ekintza guztietan behar zaituztegu eskaintza zabal hau, dauzkagun asmo hauek guztiak, ikas-elkarte osoko errealitate biziak bihurtzeko. Ballonti institutuari ematen diozuen laguntza ezkertuz, agurtzen zaituztegu

   Ballonti BHIko zuzendaritza taldeak eta Hauspoa koordinatzaileak 

 

Comments