DBH 1 ETA DBH 2KO TESTULIBURUEN MAILEGUAREN ARAUDIA

Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan ari diren ikasleentzat ikasmaterial-inprimatuen zein digitalen Programa. 2016-2017 ikasturtea

JARRAIBIDEAK (EBAZPENA)

BALLONTI BHIko OOGak ONARTUTAKO ARAUDIA (AJAn sartuta).

Araudia-Markoa

Testuliburuen eta curriculum- materialen kudeaketa solidarioa programa Hezkuntza Sailak sortutakoa da, erkidegoko ikastetxe publikoetarako.
Araudia urtero argitaratzen da Ikastetxeen zuzendariaren eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren Ebazpenarekin, (dagokion ikasturterako), Euskadiko ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan ari diren ikasleentzat Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa garatzeko jarraibideak onartzen dituena.


Erregistroa eta testuliburuen identifikazioa.

Testuliburu guztietako barruko lehen orrialdean agerian jarriko da Ballonti BHIko zigilua eta  liburua lote batean identifikatuko duen  zenbakia .

Familiak testuliburu guztiak urtero aldatuko den plastiko garden batez forratuko ditu eta gainean  etiketa bat jarriko du. Etiketa honetan maileguan duen ikaslearen izena agertuko da.

Familien ekarpenak.

Programan parte hartzen duen ikaslearen familiak urtero ekarpen ekonomikoa egin behar izango du. Ekarpenaren diru kopurua urteroko testuliburuen programa solidarioaren ebazpenak zehaztuko du. Ikasleei  ez zaizkie  inola emango testuliburuak aurrez aurretik familiek aipatutako ekarpenaren ordainketa ez badute egin.

Programan parte hartzen duen ikasleentzako testuliburuen banaketa.

Programan parte hartzen duen ikasleentzako testuliburuetako banaketaren data eta tokiaren berri emango da aldez aurretik.

Ikasleak liburuak eramango ditu etxera forratzeko eta bere izenarekiko  etiketa forruaren gainean jartzeko. Testuliburuen barnean ez du izena idatziko.



Erabilera eta testuliburuen kontserbazioa

Testuliburuen eta curriculum- materialen kudeaketa solidarioa  programan parte hartzen duen ikasleak  erabilera egoki eta arduratsua egin behar du.

Testuliburuak ez dira azpimarratuko, ez dute oharrik ez inolakoko eranskailurik edukiko.Kontserbazioa eta testuliburuen erabilera ona ikaslearen tutore legalen erantzukizuna da.

Libururen bat galduz gero edo gaizki zaindua badago,  familiak ordainduko du edo liburu berria ekarriko du emandako denbora epe baten, ordainketa edo liburu berria  epearen barruan ez ekartzekotan,  programatik kanpo geldituko da hurrengo ikasturterako (DBH 1 mailaren kasuan) eta indarrean daukagun barne irudia aplikatuko da (AJA eta ikasleen eskubideak eta betebeharrak dekretua). Beste ikasle baten liburuaren erabilpena okerra ematen denean, indarrean daukagun barne araudia aplikatuko da.

Testuliburuak  Ballonti BHIra  itzuli behar dira behin ikasturtea bukatuta edo bajaren unean, ikaslea beste ikastetxe batera badoa. Ikasturtearen amaieran, ikasleek erabilitako testuliburuak utziko dituzte institutuan bere berrikusteari ekiteko .


Ċ
Marisa Alonso,
25 jun. 2016 17:04
Comments