IGEren testu liburuen salmenta

Aurreko urteetan bezala, (IGE) Ikasleen Gurasoen Elkartea-k 2014-2015 ikasturterako liburuak lortzen erraztu eta lagundu nahi dizuegu. Horretarako, IGE-k ELKAR Liburudendarekin akordio batera heldu da eta, ondorioz, liburuak Institutuan bertan lortuko ditugu bazkideok, oso abantaila ekonomiko nabarmenak lortuz ere.

Gogoratu nahi dizuegu Elkartearen diru-sarreren zati garrantzitsu bat liburuen salmentaren bidez lortzen déla eta, azken finean, bazkideek berreskuratu egiten dutela bidaia, irteera, eta beste hainbat ekintzatarako ematen diren dirulaguntzen bidez.

Zerbitzua hobetzeko eta itxaronaldiak sahiesteko asmoz, aldez aurretik liburuen erreserba eta erosketa egitea proposatzen dizuegu. Horretarako:

Hona hemen ikasliburuak eskatu, ordaindu eta jasotzeko modua:


1. Liburuen erreserba: Bi bide daude:


2.1. Internet bidez, helbide honetara jo:http://www.elkar.com/ballonti eta bertako argibideak jarraituta.
Uztailaren 31ra arteko epea dago bidé ñau erabilita.

2.2. Orain artekoa: Paperean eskatu eta Guraso Elekartearen bulegoan entregatu Ekainaren 24an, 18etatik 19etara, datu
guztiak beteta: ikaslearen ¡zen-abizenak eta 2013-14 ikasturtean egingo duten kurtsoa zehaztuta.


2. Ordaintzeko moduak. Bi izango dira:

2.1. Batuketa honen diru kantitatea Elkar Iparragiren BBK-ko 2095-5206-00-9110960663 kontu-zenbakian sartu, ikaslearen izena eta bi abizenak argi eta garbi adieraziz. Ordainketa-agiriaren duplikatua eskatu zuen segurtasunerako.

2.2. Liburuak jasotzeko unean ordaindu ahal izango duzue (diruz edo txartelaz)


3. Liburuen eskaintza Gurasoen Elkarkideei baino ez zaie egingo. Beraz, Elkartearen urteko senide-kuota ordaindu behar da

liburuak erreserba edo jaso aurretik


Ordainketa IGE lokalean bertan edo BBK-ko 2095-0193-17-5060065095 IGE-ren zenbakiko kontuan egin dezakezue: bi abizenak argi ta garbi idatzi behar dirá eta duplikatu bat ere eskatu behar da. Ordainketa-agiria ere erreserba-zerrendari erantsi behar zaio.

Seme-alaba bakarra: 12€

Seme-alaba 2 edo gehiago: 18


4. Liburuen salmenta /jasotzea IRAILAREN 4an izango da, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Institutuko Erabilera Anitzeko gelan.

oharra: Liburuen zerrenda eta beraien datuak Institutuko Zuzendaritzak adierazitakoak izango dirá. Liburu baten ezaugarri nagusia ISBN déla gogoratzen dizuegu; beraz, ezinbestekoa da ziurtatzea.

Beraz, azter itzazue liburuak gela utzi aurretik.


Comments