BERRIAK
GURASO ESKOLA Gurasoentzako Adimen Emozionaleko tailerra
Tailerrak abenduaren 21an, urtarrilaren 13, 20 eta 27an eta otsailaren 3an izango dira, 18:00etatik 19:30era.
Honako gaiak landuko ditugu:
Gure adimen emozionalaren hobekuntza, gure seme-alabei haienarekin gidatzeko.
Konfliktoen gestioa, harreman pertsonalak, eta teknologiaren erabilera egokia bezalako gaiak landuko ditugu. Eta, denbora izanez gero, gehiago!
Tailerrak aurrez-aurrekoak izango dira.
Animatu parte hartzen!!
Tailerra gazteleraz izango da.
|
Onarpena eta matrikula 2021-2022 ikasturterako. DBH
Hemen
daukazue datorren ikasturterako matrikula eskaera egiteko egutegia:
· Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
· Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2021eko otsailaren 16a · Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 9a · Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte · Eskabidean atzera egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte · Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 23a · Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 26a · Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2021eko apirilaren 23ra arte · Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2021eko irailaren 17ra arte Hezkuntza Saileko webgunean arautegia kontsulta dezakezue, eta Ikasgune plataforman kontsulta dezakezue helbide-gertutasunagatik baremoaren puntuak. Hemen daukazue onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak. Ikastetxe bakoitzaren eskatzaileen eta esleipenen zerrendak ez dira argitaratuko bere iragarki taulan, ikasgunea-n, Hezkuntza Sailak Interneten familientzat duen atarian, baizik. Ondoren, gainera, ikasgunea-n zeure senideen bilakaera akademikoaren jarraipena egin ahal izango duzu. |
Urtarrilaren 7 eta 8ko jantokia
Urtarrilaren 7an eta 8an Kanpazar eskola itxita egongo da oporrengatik, beraz, bi egun horietan ez da jantoki zerbitzurik egongo. |
Ate irekien jardunaldia 2021-2022 ikasturterako
Urtarrilaren 13an, asteazkenean, 18:00etan ate irekien jardunaldia egingo dugu institutuan, 2021-22 ikasturterako DBH-ko matrikulazio kanpaina dela eta. DBH-ko 1. mailarako ere plaza libreak egongo direla ziurtatzen dugu.
Covid-19-ak eragin duen egoera dela eta, ikasturte honetan ate irekiko
jardunaldi informatiboak era birtualean egingo dira, telekonferentziaren
bidez. Ordenagailu batetik edo smartphonetik sartu ahal izango zarete bilerara. (smartphonetik sartuz gero lehenago deskargatu Google Meet app-a). Hemen daukazue esteka: https://meet.google.com/mov-rymw-dxs Matrikula eskaerak egiteko epea behean daukazue.
Denok zaudete gonbidatuta. Espero zaituztegu!
|
Haurraren Egun Unibertsala
Matxismoaren aurka ostiralean, azaroaren 20an, mutilak larrozaz eta neskak urdinez jantzita etorri!! Animatu!! UHAZA MOREAK |
BEKAK 2020/2021
Hau da egunotan banatuko zaizuen idazkia. Emandako eskaerako egiaztatze kodea balidatzeko helbidea behean daukazue: EPEA: URRIAREN 9tik AZAROAREN 9ra 2019/20 ikasturtean aurkeztu zutenentzat Idazki
honekin batera ikasturte honetarako beka-eskaera helarazten dizuegu.
Agertzen diren datuak aurreko urtean aurkeztutakoak dira. Arretaz
aztertu behar dituzue. Egoera bi izan daitezke: /
Datu guztiak zuzenak izanez gero, eskaera baieztatu behar da.
Horretarako orriaren atzealdeko behean dagoen kodea (zenbakia) ondorengo
helbide elektronikoan sartu behar duzue: Tramite
hau familiak zuzenean egin dezake. Edo, bestalde, institutuko
idazkaritzan eskaera aurkeztuz, bertan sartu dezakete kodea. Bi kasuetan
beka aurkeztuta egongo da. |
2020-2021 ikasturtea. Ikasturte hasierako guraso bilerak
Datozen irailaren 28an, 29an eta 30ean tutoreek gurasoekin egingo dituzte bilerak. Ikasturte honetan bilera horiek telematikoki izango dira, telekonferentziaren bidez, Googleko Meet zerbitzua erabilita.
Ordenagailu batetik edo smartphonetik sartu ahal izango zarete
bilerara (smartphonetik sartuz gero lehenago deskargatu Google-eko Hangouts Meet app-a).
Hemen dituzue bileren datak eta sartzeko estekak:
|