Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

19. KORRIKA badator!

publicado a la‎(s)‎ 20 mar. 2015 0:50 por Gotzon Quintana

19. KORRIKA badator eta, beti bezala, BALLONTI BHIk parte hartuko du euskararen aldeko ekimen polit honetan.


Gure kilometroaren ibilbidea

Martxoaren 24an, asteartean, arratsaldeko 18:30ean.

Korrika Sestaotik dator eta Errepelega zeharkatu ostean Ballonti merkataritza gunearen ingurutik pasako da. Lekukoa Astileku ikastolaren haurtzaindegianhartuko dugu, gasolindegiraino helduko gara eta gero, Zubeldia kaletik zuzen joango gara. Hortxe, Kanpazar eskolaren txanda hasiko da. 18:30ean elkartuko gara haurtzaindegian KORRIKAren zain.

Ibilbide osoa eta bestelako informazioa link honetan:

http://www.korrika.eus

 

Diru bilketa

Kilometroa ordaintzen laguntzeko txapak salgai izango ditugu. Martxoaren 20an, 23an eta 24an, atsedenaldietan salmenta postua egongo da institutuko sarreran. Diru ekarpenen bat egiteko itsulapikoa ere egongo da.


KORRIKA materiala nahi izanez gero (kamisetak, petoak...) AEK-k KORRIKA denda du Portugaleten. Salcedo 3 (Udaletxe atzean).

On-line erosteko aukera ere baduzue  www.korrika.org/denda

 

Bestetik, eskuragarri duzuen KORRIKA aplikazioaren berri eman nahi dizuegu, benetan interesgarria baita.


19.KORRIKAn parte hartuko duzuelakoan,

Agur bero bat,

BALLONTI BHI

Comments