Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

2020-2021 ikasturtea. Ate irekiko jardunaldi informatiboak Batxilergoko ikasle eta gurasoentzat

publicado a la‎(s)‎ 25 abr. 2020 3:08 por Oskar Bikandi
Covid-19-ak eragin duen egoera dela eta, ikasturte honetan ate irekiko jardunaldi informatiboak era birtualean egingo dira, telekonferentziaren bidez.
Ordenagailu batetik edo smartphonetik sartu ahal izango zarete bilerara. (smartphonetik sartuz gero lehenago deskargatu Google-eko Hangouts Meet app-a)

Institutuko DBH-ko 4. mailako talde bakoitzeko Batxilergoko modalitate eta aukeraketaren inguruko bilera informatibo bat egingo dugu, eta ate irekiko jardunaldi bat beste hezkuntza zentroetatik gure institutura etorri nahi duten ikasle eta gurasoentzat.

Hemen dituzue bileren datak eta sartzeko estekak:
Apirilaren 20an 18:00etan, DBH-ko 4.-A taldeko ikasle eta gurasoentzat.

Apirilaren 21ean 18:00etan, DBH-ko 4.-B taldeko ikasle eta gurasoentzat.

Apirilaren 22an 18:00etan, DBH-ko 4.-D taldeko ikasle eta gurasoentzat.

Apirilaren 23an 18:00etan, beste ikastetxeetatik gurera etorri nahi duten ikasle eta gurasoentzat.

Ongi etorri denok.

Comments