Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

ATZERRIAN HIZKUNTZA IKASTAROAK EGITEKO DEIALDIA

publicado a la‎(s)‎ 23 oct. 2015 7:26 por Cristina Garcia



Atzo, urriak 22, EHAAen Agindua, 2014ko urriaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena argitaratu egin zen, atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
Deialdiari dagokion Agindua EHAA aldizkarian argitaratzen denetik hara izango da eskuragarri formulario hori, egutegiko hogei eguneko epean (urriaren 23tik azaroaren 11ra, biak barne). Gogoratu nahi dizut ikasleak berak bete behar duela formularioa (ez ikastetxeak). Gero, imprimatu eta sinatu ondoren, ikastexean aurkeztu behar du ( hori egiteko azken eguna: azaroaren 12a, egun hori barne).

Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu:


Euskara:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu/

Comments