Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

BADATOR KORRIKA 20!!!

publicado a la‎(s)‎ 5 abr. 2017 12:45 por Helena Chamosa

                                                                                                                                                             

BADATOR KORRIKA 20!!!


Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.


1980an 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 19 Korrika eta 37 urte igaro dira.


2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemezortzigarrenez Korrikak. 2.500 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 9an Iruñera heldu arte.


Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, ordura arte sekretupean gordetzen den euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa.


Ballonti institutuak, Kanpazar ikastolarekin batera, ohikoa den bezala, Portugalete herriari dagokion KORRIKAko KM bat erosiko du, eta horregatik zuengana jotzen dugu diru laguntza eskatzera. Sinbolikoki IKASLE BAKOITZAK, borondatez 1€ jartzea proposatzen dizuegu. Diru bilketa  apirialren 8ra arte izango da. Ikastetxean bertan, ikastetxearen sarreran izango dugun kutxa batean.


KORRIKAra noiz: apirilaren 6an Gure km zenbakia: 1688

Lekukoa hartzeko tokia: Abaro etorbideko Laboral Kutxa

Lekukoa hartzeko ordua: 07:34 (10-15 minutu lehenago egotea komeni da)


OHARRAK: Ahal den beste, antolatzaileen furgoneten megafoniatik zabalduko diren leloak errespetatu. Ez ahaztu Institutuan bertan eskuratutako kamiseta berdea eramatea. Horren gainean, nahi izanez gero antolatzaileek proposatutako petoa.

Bestetik ere ez ahaztu, ekitaldi alai eta jator honetako ibilbide osoan zehar  errespetua adierazteko beharra.

  • Osteguneko ordutegia errespetatuko da, dena dela, Korrikara joateko izena eman dutenek bakarrik beranduago sartzeko baimena izango dute (10ak arte).

ANIMA ZAITEZTE ETA GUREKIN ETORRI KORRIKARA!!!

ALDEZ AURRETIK ZURE PARTEHARTZEA ESKERTUZ, AGUR BEROA BIDALTZEN DIZUGU.


Comments