Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako gomendioei
jarraituz, jakinarazten dizugu duela gutxi argitaratutako deialdi
guztien epeak eten egin direla, harik eta COVID-19k eragindako
osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko
463/2020 Errege Dekretuak edo haren ondorengo luzapenek indarra galdu
arte.
Hemen duzue Batxilergoko matrikula egiteko egutegia (gorriz Jaurlaritzak egindako aldaketak):
a)
On-line eskabidea: maiatzaren 4tik 21era Eskabidea ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra (*) 10:00etatik 14:00etara b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: maiatzaren 28a.
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 4a.
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 11ra arte, egun hori barne.
e) Eskabideari uko egiteko: ekainaren 11ra arte, egun hori barne.
f) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 18a.
g) Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 22tik uztailaren 6ra, biak barne.
h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 20a arte, egun hori barne. * (osasun-agintarien orientabideen eta balizko alarma-egoera luzatzeak ezar lezakeenaren arabera) |