Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Batxilergoan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia

publicado a la‎(s)‎ 26 abr 2021 0:35 por Oskar Bikandi
Hemen daukazue Batxilergoko onarpena eta matrikulaziorako Hezkuntza saileko informazioa:

Egutegia:
  • Eskabideak eta agiriak aurkeztea:
    • On line: 2021eko apirilaren 12tik 23ra arte (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da apirilaren 23ra arte).
    • Ikastetxean eskaerak: 2021eko apirilaren 12tik 23ra arte.
                        Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
                        Astelehen eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era.
  • Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2021eko maiatzaren 13an. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/ ) eta eskatutako ikastetxeetan.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2021eko maiatzaren 20ra arte.
  • Eskabideari uko egiteko: 2021eko maiatzaren 20ra arte.
  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2021eko maiatzaren 27an.
  • Matrikularen formalizazioa: 2021eko ekainaren 21etik uztailaren 6ra arte.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2021eko ekainaren 28ra arte.
Comments