Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Batxilergoko 2. mailako ikasleentzako ikarturte amaierako egutegia

publicado a la‎(s)‎ 3 jun 2021 1:07 por Oskar Bikandi
Maiatzaren 25an, asteartean,
Ikasgunearen bidez ohiko ebaluazioko buletina ikusi ahal izango duzue goizeko lehenengo ordutik.

25 eta 26an (26ko 12:00ak arte) berrikuspenak eta erreklamazioak egiteko epea (egin behar izatekotan ahalik eta lasterren egin, atezaintzan dagoen eredua bete beharko duzue). Epez kanpoko erreklamaziorik ez da onartuko.

Maiatzaren 27tik 28ra. USEko matrikularen ordainketa (Ez utzi azkeneko momenturako, 27an egin)

Matrikularen laburpen-pantailan ORDAINDU botoia agertuko zaizue, eta Nireordainketa ordainketa-pasabidera eramango du ordainketa egiteko. Ez dago beste modurik. Ondoren, matrikularen gordekina lortu ahal izango duzue. INPRIMATU egin behar duzue: nahitaezkoa izango da probaren epaimahaiari matrikularen frogagiria aurkeztea.

Ekainaren 1ean, asteartean, 10:00etatik 12:00etara Batxilergoko titulua eskatzeko ordainketa orriak banatuko dira Idazkaritzan

Ekainaren 16an, asteazkenean, USE-ko emaitzak argitaratuko dira. Online ikusi ditzakezue, baina 12:00etatik aurrera institutura etorri eta Idazkaritzan honako dokumentuak hartu beharko dituzue:

  • Ziurtagiri digitalak (B2 eta Noten ziurtagiria)
  • Tituluaren eskabidea egin izanaren frogagiria (aurretik ordainketa egin behar izan duzue)
Comments