Eusko Jaurlaritzak Agindu bat
atera du ekainaren 6an, 2019ko ekainaren 4an Batxilergorako
behin-behineko onartuta eta baztertutako ikasleen zerrendak
baliogabetzen. Beraz, ekainaren 4an argitaratutako zerrendak ez dira baliogarriak, honako hau izanik argitaratu duten egutegi berria: a) Behin-behineko zerrenda berriak argitaratzea: ekainaren 6a. b) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 13ra arte, egun hori barne. c) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 20a. e) Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 21etik uztailaren 5era, biak barne. f) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 22ra arte, egun hori barne. |