Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Bi astez euskal kultura zabaltzera Argentinako Cordobara joateko ere gazte bila ari dira

publicado a la‎(s)‎ 26 abr. 2017 3:03 por Helena Chamosa
Euskal Etxearen ospakizun bat. /

Bi astez euskal kultura zabaltzera Argentinako Cordobara joateko ere gazte bila ari dira

Uztailean Argentinako Vila Marina Euskal Etxean euskara, musika, dantza, sukaldaritza edo kirol tailerrak emateko prest dauden boluntarioek izena emateko aukera dute maiatzaren 1era arte.

Iaz jarri zuten martxan Anima zaitez! proiektua Argentinako Cordoban. Necochean egiten dutena abiapuntu hartuta, haren antzeko ekimena da Vila Marinako Euskal Etxearena: 18 eta 30 urte bitarteko gazte boluntarioak nahi dituzte, bi aste han pasatzeko, eta denbora horretan euskara, musika, dantza, sukaldaritza edota kirol tailerrak emateko. Beharrezkoa da euskalduna izatea eta euskaraz zein gazteleraz jakitea.

Euskal Etxeak bere gain hartzen ditu proiektuan parte hartzen dutenek han pasatuko dituzten bi asteetako gastuak —familietan lo eginez—, baina bidaia norberak ordaindu behar du. Uztailaren 1etik 15erako aurreikusten dute egonaldia, eta han parte hartu nahi duenak maiatzaren 1era arte du izena emateko epea, beraienFacebook orrian edo ondoko helbideetako batean:cvascovm@gmail.com edo animazaitez.cvascovm@gmail.com. Maiatzaren 8tik 12ra jakinaraziko dute zein diren aukeratuak.

Antolatzaileen arabera, Argentinako euskal komunitateko kideak ezagutzeko aukera eman nahi du proiektuak, "distantzian euskal kultura nola mantentzen eta zabaltzen den ikusarazteko eta itsasoaren bi aldeetako esperientziak partekatu ahal izateko".

Comments