Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Ekainaren 19a, azkeneko klase eguna eta jaialdia

publicado a la‎(s)‎ 19 jun. 2019 5:02 por Oskar Bikandi
Gaur, ekainaren 19an, ikasturte amaierako jaialdia egingo dugu. Honako hau izango da egitaraua:

Lehenengo hiru orduetan klase normala egongo da, DBH-ko 1., 2. eta 3. mailetan. DBH-ko 4. mailan lehenengo bi orduetan klase, eta, hirugarren orduan, 4. mailako ikasleontzako agurra egingo da balioanitzeko gelan.


Bestalde, IGE-ko gurasoek kiroldegiko jaialdia antolatu dute.  Goizeko 10:55ean hasiko da Oihan Vega DJ-arekin.

IGE-ko gurasoek antolatuta ere, bokatak banatuko dira jaialdian zehar.


Kontuan hartu, jaialdia irauten duen bitartean, gorako sarbideak eta klaseetako ateak itxita egongo direla.


Turoreek, DBH-ko 1., 2. eta 3. mailetako boletinak  10:40ean banatuko dituzte.

DBH-ko 4. mailan boletinak agurrean bertan banatuko dira, orlarekin batera.


Motxilak kaiolan utziko dira. Bertan talde bakoitzeko leku bat egongo da.


Kontuan hartu, jantokira geratzen diren ikasleek aukera daukatela bertan bazkaltzeko, eta, kasu horretan, 14:00etara arte patioan egon beharko dutela.


Jantokira ez badira geratzen, 13:00etan joango dira etxera.


Oso ondo pasa denok!
Comments