Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Ekainaren 20a, azkeneko klase eguna eta jaialdia

publicado a la‎(s)‎ 26 jun. 2018 1:37 por Oskar bikandi
Ekainaren 20an, asteazkenean, ikasturte amaierako jaialdia egingo dugu. Honako hau izango da egitaraua:

Lehenengo hiru orduetan klase normala egongo da, DBH-ko 1., 2. eta 3. mailetan. DBH-ko 4. mailan lehenengo bi orduetan klase, eta, hirugarren orduan, 4. mailako ikasleontzako agurra egingo da balioanitzeko gelan.


Bestalde, IGE-ko gurasoek kiroldegiko jaialdia antolatu dute.  Goizeko 10:55ean hasiko da DJ-arekin.

IGE-ko gurasoek antolatuta ere, bokatak banatuko dira jaialdian zehar.


Kontuan hartu, jaialdia irauten duen bitartean, gorako sarbideak eta klaseetako ateak itxita egongo direla.


Turoreek, DBH-ko 1., 2. eta 3. mailetako boletinak  10:40ean banatuko dituzte.

DBH-ko 4. mailan boletinak agurrean bertan banatuko dira, orlarekin batera.


Motxilak kaiolan utziko dira. Bertan talde bakoitzeko leku bat egongo da.


Ikasleak 13:00etan joango dira etxera.


Kontuan hartu, jantokira geratzen diren ikasleak aukera daukatela bertan bazkaltzeko, eta, kasu horretan, 14:00etara arte pation egon beharko dutela.
Comments