Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Open Topaketa. Portugaleteko Udala.

publicado a la‎(s)‎ 18 oct. 2017 1:51 por Oskar bikandi
Open topaketa
ORDUA DA BERBA EGITEKO
Euskararen plan berria diseinatu behar dugu Portugaleteko udaletxean.

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak Open Topaketa antolatu du. Helburua da elkarrekin aritzea 2018-2021 Euskararen Plan Estrategiko berria (2108-2021) diseinatzeko.

Euskararen Plan berri hau osatzeko orduan, garrantzi berezia eman diogu herritarren parte hartzeari. Izan ere, funtsezko ikusten dugu herritar guztien iritziak, kezkak, nahiak eta proposamenak ezagutzea, hori guztia zeharo baliagarria izango delakoan euskara plan berria prestatzeko.

Interesa duen edozeinek hartu ahal du parte, 16 urtetik gorakoa izanez gero. Ez dugu ez aditurik ez hizlaririk izango.

Hori dela eta, gonbita luzatzen dizugu topaketan parte hartzeko. Urriaren 21ean (larunbata) egingo dugu Santa Klaran 10:00etatik 13:00etara.

Zure parte-hartzera benetan da funtsezkoa. Eman izena eta har ezazu parte.
Comments