Datorren
astelehen honetan, abenduaren 3an, Euskararen
Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, institutuan egitarau berezia
prestatu dugu.
Lehenengo hiru saioak normaltasunez emango dira, 10:50tik 11:20ra ikasleek atsedenaldia izango dute ohi bezala, eta 11:20tik 14:00etara, egun horretarako, prestatutako jarduera osagarriak egingo dira institutuko patioan, balio anitzeko gelan, gimnasioan eta liburutegian. Ekintza hauetarako asistentzia derrigorrezkoa da, institutuak antolatutako jarduera osagarriak baitira. Ikasleak, institututik 14:00etan aterako dira. Batxilergoko kasuan, 14:05etatik 15:00etara azterketa izatekotan, ikasleak bertan geratu beharko dira. |