________________________________________________________________________________________ Portugaleteko Berbalagun Egitasmoak, Kontseiluak eta Portugaleteko Udalak, ekainaren 15ean, igandean, antolatu duten “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketara gonbidatu nahi zaituzte.Euskararen erabilera sustatzearen alde egingo den ekimen honetan edonork parte hartu ahalko du. Portugaleten lehenengoz egingo da “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketa. Parte-hartzaeileen adinari begirako bi irteera egongo dira: - 12:00 (umeak) 1000 metroko distantzia - 12:15 (helduak) 4 kilometroko distantzia Irteera RIALIA MUSEOA dagoen zabalgunetik egingo da. Izena emateko, hurbildu euskaltegietara edo jo ezazue ondoko helbideetara: alfre-e@aek.org – euskara@portugalete.org – xaribari@aek.org – euskal01@portugalete.org Egunean bertan ere izena eman ahal izango da. |