Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

familien eguna

publicado a la‎(s)‎ 28 abr. 2014 4:06 por IDAZKARITZA ZUZENDARITZA

Maiatzaren 15ean familien eguna da munduan.

 

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzak bat egin nahi  du ospakizun horrekin.

 

Horretarako, Jardunaldi bat antolatu dugu, hausnartzeko tratu onean oinarritutako harremanak ezartzeko gakoei buruz, eta familia osatzen duten pertsonen arteko lotura seguruak sortzeko moduari buruz, familiak zabal ulertuta (gurasoak, seme-alabak, aitona-amonak…), familien kide ahulenei arreta berezia eskainita: haurtxoak, nerabeak eta adinekoak.

 

Lotura eta atxikimenduaren arloan profesional adituak izango ditugu gurekin, eta saiatuko gara praktika onak eskaintzen, eta zuei, familiekin zuzenean lan egiten duzuen profesionalei, laguntzen, baliabideak eskainiz jarrera eta lotura ez seguruak detektatu ahal izateko, eta horrela, etorkizuneko arazoak prebenitu ahal izateko. 

 Eva María García Solana

 

Familia Politikarako eta Komunitate

Garapenerako Zuzendaritza

Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

DPTO. DE EMPLEO Y POLITICAS SOCIALES

 

c/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ

(EDIF. LAKUA 1. 1ª planta)

Tlf. 945 01 93 61

eva-garcia@ej-gv.es

 

Comments