Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

FILM SOZIALAK, zinema ikusteziaren Jaialdiak

publicado a la‎(s)‎ 25 sept. 2013 1:48 por esteban bustamante

FILM SOZIALAK BALLONTI institutuan!!

Hilaren 23tik 27ra, batxiler 1.go mailako ikasleek pelikulak ikusteko aukera izango dute. 
Familia guztiak nahi zaituztegu gonbidatu asteartean, hilaren 24an, 18:00etan, INSTITUTUKO BALIO ANITZEKO GELAN, egingo dugun emanaldian parte hartzen.

Bilboko “Film Sozialak” 5.Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiak, ispilu bihurtu nahi ditu pantailak 30 bat herrialdetako 66 istorio isladatu daitezen. Irudi eta berba aniztasuna fikzio, dokumental eta animazio-lanetan bildutakoa, gure munduak dituen zenbait arazori buruz gogoeta egitera garamatzana. 


Ikusi egingo dugu, besteak beste, nola bota egiten diren milioika tona arrain itsasora Europar Batasunean, emakume sufragistak Mexikon, emakume ur-biltzaileak Indian, Birmaniako umeerrefuxiatuen ametsak, indigena eta kolonoen arteko harremanak Amazonia peruarrean, errefuxiatu palestinar eta saharauiarren egoera, ekintzaile afrikarren borroka ablazioaren kontra, etorkinek hemen jasandakoaren testigantza... Ikus-entzunezko dokumentuak dira horiek guztiak, oso baliotsuak, sentsazionalismotik urrun, eta agian mundu hobe egiteko ideiak emango dizkigutenak.


Jaialdia ikusle gehiagorengana heldu nahian, hamalau egoitzatan egongo gara: Bilbo, Barakaldo, Erandio, Portugalete (BALLONTI BHI), Mungia, Iurreta eta Elorrion. Horietako sei Lanbide-Heziketa (LH) eta Bigarren Hezkuntzako (DBH) zentruetan egongo dira. Beste urte batez, emakumezko zein gizonezko sortzaileen arteko oreka lortu dugu. 


Eta zer berri? Ba, EHU-UPVko ikasleentzat bideratutako INVISIBLE EXPRESS abian dagoela.

Anima zaitezte!

J. Carlos Vázquez Velasco. Zuzendaria / Kultura, Communication y Desarrollo

KCD / ONGD


Comments