Abenduaren
23an, astelehenean, Gabonetako jaialdia egingo dugu. Honako hau izango da
egitaraua:
09:55ean musika emanaldia egongo da honako talde hauetarako DBH-ko 1 A, B eta D eta DBH-ko 2 A, B, D eta E taldeetan ikasten duten ikasleentzat. Pasa den ikasturteko Ballonti Got Talent txapelketa ospetsueneko parte-hartzaileak berriro ere eszenatokian ikusiko ditugu! Kiroldegiko jaialdia goizeko 10:50ean hasiko da. IGE-ren eskutik, Oihan Vega DJ-a izango dugu. IGE-ko gurasoek antolatuta, mortadela bokata goxoak, patata arrautzopila itzelak, txorizoa eta freskagarriak banatuko dituzte. 13:00etan
ikasleak etxera joango dira. Kontuan hartu egun honetan ez dela jantoki zerbitzurik egongo. |