Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Gazte BizHitza

publicado a la‎(s)‎ 14 abr. 2015 4:06 por Cristina Garcia
http://www.gazteaukera.euskadi.eus/gaztebizhitza/inicio/
Zenbait hilabetez frogetan ibili ostean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak GazteBizHitza ataria abian du. Interneteko atari honetan Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazio ugari dago gazteentzat; besteak beste, kalitatezko edukiak, bideotutorialak, infografiak, FAQ-ak eta alertak aurki daitezke.

Horretaz gain, gai hauetan gazteek dituzten zalantzak argitzeko orientazio eta aholkularitza zerbitzu bat ere eskaintzen du atariak. Gazteek whatsappez, emailez zein telefonoz egin ditzakete kontsultak eta  aholkulari batek era pertsonalizatuan eta doan erantzungo die gazteen beharrei.

http://www.gazteaukera.euskadi.eus/albistea/2015/gaztebizhitza-gazteen-beharrak-asetzeko-aholkularitza-zerbitzua/r58-7657/eu/

http://www.gaztebizhitza.eus/

Comments