Dakizuenez Espainiako Gobernuak konfinamendua agindu du bihartik
aurrera biztanle guztiontzat. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Lehen eta
Bigarren Hezkuntzako zentroetako zuzendaritzei
egokiera eman die,
irakasleek etxetik
lan egingo dutenentz erabakitzeko. Ballonti institutuan, egoeraren
larritasunaren aurrean, erabaki dugu,
irakasleok etxetik lan egingo dugula bitarteko telematikoak erabiliz. Hori
dela eta, hemendik aurrera irakasleren batekin, tutorearekin edota
zuzendaritzarekin kontaktuan jarri nahi baduzue institutuko gmail kontua
erabili beharko duzue. Hemen dituzue irakasleen helbideak. Hortaz,
bihartik (martxoaren 16tik) aurrera, eta, egoera hau irauten duen
bitartean, ikasleen ordutegi lektiboa mantendu egiten da era
telematikoan, bere klase ordu guztiekin.
Aste honetan esaten dizuegunez, ikaskuntza jarduera mantentzeko
e-learning-eko aplikazioak erabiliko genituela: Classroom, Moodle,
etab., eta institutuan daukagun Google-eko plataforma Gmail (posta
elektronikoa) eta Drive (fitxategien kudeaketa) aplikazioen bidez, batez
ere. Horrez, gain, ostiraleko saioetan egindako proben ostean, irakasleak etxetik konektatuko dira Googleko Hangouts Meet
aplikazioaren bidez eta haien ikastaldea gonbidatuko dute. Ikasleek
mahaigaineko ordenagailuan, ordenagailu eramangarrian, tablet-ean edota
smartphone-ean konektatu daitezke. Tabletetan eta smartphone-tan
gomendagarria da
Hangouts Meet
aplikazioa instalatzea. Ordenagailuen kasuan nabigatzailearen bidez
konektatu daitezke. Irakasleek
telekonferentzia berri bat sortuko dute eta ikasleak gonbidatuko
dituzte. Haiek onartu eta online-ko klasean egongo dira era erraz
batean. Horregatik, zuen kolaborazioa garrantzitsua da, zuen seme-alabek errutina hori mantendu dezaten, eta ordutegia bete
dezaten. Batez ere, DBHko beheko mailetan horixe eskatzen dizuegu,
arreta jarri dezazuen zuen seme-alabak eguneroko ordutegia betetzen ari
diren. Aurreko guztia garrantzitsua da,
azkeneko ebaluazioan baikaude eta ikasturtea amaitzeko dago. Are
gehiago, Batxilergoko ikasleen kasuan, eta, bereziki 2. mailakoen
kasuan, Selektibitateko frogak edukiko baitituzte, eta, beraz,
prestakuntzarekin jarraitzea ezinbestekoa baita, oraindik ez baitakigu
zer baldintzetan egingo den proba hori. Eskerrik asko posta arretaz irakurtzeagatik, zaindu denok eta ondo izan. |