Hemen
daukazue datorren ikasturterako matrikula eskaera egiteko egutegia:
· Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
· Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2021eko otsailaren 16a · Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 9a · Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte · Eskabidean atzera egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte · Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 23a · Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 26a · Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2021eko apirilaren 23ra arte · Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2021eko irailaren 17ra arte Hezkuntza Saileko webgunean arautegia kontsulta dezakezue, eta Ikasgune plataforman kontsulta dezakezue helbide-gertutasunagatik baremoaren puntuak. Hemen daukazue onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak. Ikastetxe bakoitzaren eskatzaileen eta esleipenen zerrendak ez dira argitaratuko bere iragarki taulan, ikasgunea-n, Hezkuntza Sailak Interneten familientzat duen atarian, baizik. Ondoren, gainera, ikasgunea-n zeure senideen bilakaera akademikoaren jarraipena egin ahal izango duzu. |