200 LAGUN GAZTE MINTZODROMOAN
200 gazte, lehen eta bigarren batxilergokoak, hurbildu ziren pasa den
ostiralean, apirilak 15, Los Llanos pilotalekuan egin genuen Portugaleteko GAZTE MINTZODROMORA. Asti Leku
ikastola, Ballonti institutu, Santa Maria ikastetxe eta Zunzunegi institututik etorritako
ikasleak elkartu ziren ordubetez, KIROLA, MAITASUNA eta
ETORKIZUNA gaiei buruz
mintzatzeko. EUSKARA
PRAKTIKATU, ONDO PASATU ETA JENDEA EZAGUTU izan ziren helburuak eta bete-betean asmatu
genuelakoan gaude. Gainera, gurekin ETB1eko GU TA GUTARRAK saioko Aitor Ormazabal Artzai eta Lain Lopez lagunak egon ziren.
| |
|