Proiektuaren helburuak

Gure eginkizuna modurik egokienean aurrera eramateko hurrengo 2 urterako proposatuko ditugun helburuak honako hauek dira:

  1. Eskola komunitate osoa inplikatuz, hezkuntza komunitatearen hezkidetzaren ezagutzaren inguruko diagnostikoa egitea, hezkidetzaren garrantzia balioan jarriz.

  2. Genero indarkeria aztertzea, ezagutzera ematea eta honen aurka kontzientziatzea.

  3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa lantzea eta balioan jartzea.

  4. Geroarekin lotutako roletan ematen den bereizkeria aztertzea eta honen aurkako kanpaina egitea (aurreiritziak, irudiak eta rol estereotipoak, espazioen erabilera, hizkuntzaren erabilera, musika, janzkerak, irteera profesionalak…).

  5. Sexu identitate aniztasunarekiko harremanak aztertzea eta hauekiko errespetua sustatzea (transfobia, lesbofobia, homofobia, …).

  6. Ahalduntzea bideratzeko estrategiak baliatzea, aldaketa norberaren ezagutza eta besteekiko errespetuan oinarrituta dagoela jabetuz.

  7. Ikastetxeko dokumentu eta programak (AJA, IHP, ICP, IUP, Urteko memoria, Programazioak, Proiektuak eta jarduera osogarriak) modu kritikoan berrikustea eta bertan hezkidetzaren ikuspuntua txertatzea.

  8. Ikastetxeko tutoretza eta orientazio planetan hezkidetzaren inguruko gaien lanketa modu sistematizatuan txertatzea.