3D Inprimaketa

3D inprimaketak

Hauek dira Hauspoan egindako lanak:Marrazketa Teknikoa I

Marrazketa Teknikoa II

Hemen, Marrazketa Teknikorako beste inprimaketa batzuk

Geometria lauko Kurba Konikoak gairako Apolonioren konoa edo kono bikoitzaren inprimaketa. Bertan hiru planok definitutako elipsea, parabola eta hiperbola ikus ditzakegu.

Plastikarako inprimaketak. Oteizaren klarionen laborategia oinarritzat hartuta egindako hiru dimentsioko konposaketak, bolumena eta hutsuneak nabarmenduz.

Hemen ikasleek egindako stop motion animazioak

Hemen, Biologia mintegirako egindako inprimaketak, 3. mailako plastikako ikasleek margo akrilikoekin margotuta.

Matematikako mintegirako sei tetraedro irregularrez osatutako kuboa edo hexaedroa; eta, piramidearen bolumena lortzeko eredua, piramidea bi plano bertikalek ebakita dagoela, bere oinarri hexagonalean, hexagonoaren apotema eta bere zirkunferentzia zirkunskribatuaren erradioa irudikatuz.

Hemen dago 3D inprimaketarako sortu dugun Instagram kontua.

Urrutiko Laborategiak

3.DBHko ikasleek Australiako Queenslandeko Unibertsitateko Radioactivity laborategian egin dute lan ….., Portugaletetik mugitu gabe. Bertan hiru material erradioaktibok emititzen dituzten partikula kopurua aztertu dituzte, benetako Geiger kontadore baten bitartez. Material horiek eta detektorearen artean iragazki desberdinak erabiliz, alfa, beta edota gamma igorpenak ote diren lortu dute identifikatzea.

4.DBHko ikasleek Deustuko Unibertsitatean dagoen Arquimedes laborategia erabili dute, bertara hurbildu gabe. Material, tamaina eta pisu desberdinetako bolak likidoetan murgiltzean nolako bulkada pairatzen duten aztertu dute, horren zergatiaz hausnartuz.

Robotika

Hauspoa proiektuaren barnean 1.DBH, 3.DBH eta 4.DBHko 10 ikaslek robotika tailerrean parte hartu dute. 1,5 orduko 8 saioetan zehar, mbot robotak muntatu eta urrutiko agintearekin zenbait jolas egin ondoren, programa hauek gauzatu dituzte mblock programa eta sentsore ezberdinak erabilita.

DBHko 3. mailako Teknologia ikasleak, bestalde, mblock programarekin hastapen ariketa lez, led argiak, zunbadorea eta led matrixa programatzen ikasi dute.

DBHko 4. mailako Teknologia ikasleak, behean dauden bideoak garatu dituzte mbot robotarekin beraiek landutako programen erakusgarri. Ikasle hauek, gainera, bq zum core plakekin eta bitbloq programarekin ere aritu dira.Bertso eta esaera zaharren txapelketarako berriz, programa bat garatu dute ikasleak arazo egoera bat konpontzeko: robotaren bidez 16 bertso doinu zituzten eskura bertso kantariak.