Aurreko ikasturtearen liburuekin alderatuta 2024-2025 ikasturterako aldatzen diren liburuak gorriz daude:
BALLONTI BHIko OOGak onartutako araudia, AJAn sartuta:
Araudia-Markoa
Testuliburuen eta curriculum- materialen kudeaketa solidarioa programa Hezkuntza Sailak sortutakoa da, erkidegoko ikastetxe publikoetarako.
Araudia urtero argitaratzen da Ikastetxeen zuzendariaren eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren Ebazpenarekin, (dagokion ikasturterako), Euskadiko ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleentzat Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa garatzeko jarraibideak onartzen dituena.
Erregistroa eta testuliburuen identifikazioa
Testuliburu guztietako barruko lehen orrialdean agerian jarriko da Ballonti BHIko zigilua eta liburua lote batean identifikatuko duen zenbakia.
Familiak testuliburu guztiak urtero aldatuko den plastiko garden batez forratuko ditu eta gainean etiketa bat jarriko du. Etiketa honetan maileguan duen ikaslearen izena agertuko da.
Familien ekarpenak
Programan parte hartzen duen ikaslearen familiak urtero ekarpen ekonomikoa egin behar izango du. Ekarpenaren diru kopurua urteroko testuliburuen programa solidarioaren ebazpenak zehaztuko du. Ikasleei ez zaizkie inola emango testuliburuak aurrez aurretik familiek aipatutako ekarpenaren ordainketa ez badute egin.
Programan parte hartzen duen ikasleentzako testuliburuen banaketa
Programan parte hartzen duen ikasleentzako testuliburuetako banaketaren data eta tokiaren berri emango da aldez aurretik.
Ikasleak liburuak eramango ditu etxera forratzeko eta bere izenarekiko etiketa forruaren gainean jartzeko. Testuliburuen barnean ez du izena idatziko.
Erabilera eta testuliburuen kontserbazioa
Testuliburuen eta curriculum- materialen kudeaketa solidarioa programan parte hartzen duen ikasleak erabilera egoki eta arduratsua egin behar du.
Testuliburuak ez dira azpimarratuko, ez dute oharrik ez inolako eranskailurik edukiko.Kontserbazioa eta testuliburuen erabilera ona ikaslearen tutore legalen erantzukizuna da.
Libururen bat galduz gero edo gaizki zaindua badago, familiak ordainduko du edo liburu berria ekarriko du emandako denbora epe baten, ordainketa edo liburu berria epearen barruan ez ekartzekotan, programatik kanpo geldituko da hurrengo ikasturterako (DBH 1 mailaren kasuan) eta indarrean daukagun barne irudia aplikatuko da (AJA eta ikasleen eskubideak eta betebeharrak dekretua). Beste ikasle baten liburuaren erabilpena okerra ematen denean, indarrean daukagun barne araudia aplikatuko da.
Testuliburuak Ballonti BHIra itzuli behar dira behin ikasturtea bukatuta edo bajaren unean, ikaslea beste ikastetxe batera badoa. Ikasturtearen amaieran, ikasleek erabilitako testuliburuak utziko dituzte institutuan bere berrikusteari ekiteko.