BALLONTI BHI

Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako Ballonti institutua 1.989/90 ikasturtean hasi zen lanean. 400 ikasle inguru daukagu ikasturte honetan. 50 irakasle gara eta bestelako zerbitzuetan 12 pertsona inguru aritzen dira.

Portugaleteko D eredua soilik duen institutu bakarra da, eta horrez gain 2007/08 ikasturtetik aurrera, eleanitza esperientzia eskaintzen du.

Gaitasun digitala dagokionez , 2014 ean Ballonti BHI-n IKT Heldutasun maila ertaina lortu genuen eta goi mailako eredua lortzeko bidean da jada.