Bidelaguna proiektuaren helburuak
Ikaslearen garapen prozesurako baliabideak ematea norberak ahalik eta gehien eman dezan, konfiantza eta itxaropen altuak landuz
Ikasleen oinarrizko gaitasun lorpen maila hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lan pertsonala antolatuz eta ikasteko estrategia berriak emanez.
Ardura eta funtzio banaketa eginez koordinazio egiturak indartzea koherentzia sustatzeko eta familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzeko.
Arauak
Asistentzia ezinbestekoa da. Bidelaguna hiru egunetan egin beharko da ezarritako ordutegiarekin.
Faltak justifikatu behar dira ikastetxearen sistema berberarekin.
Ikastetxearen ohartarazpenen sistema berbera erabiliko dugu. Era berean, ikaslearen jarrera eta lana onuragarria izatekotan, zoriontzeko oharra ere ezarriko dugu.
Irakasleon lehenengo ebaluazio-saioan erabakiko da ikasle bat zenbateraino aprobetzatzen arin den Bidelaguna errekurtsoa. Balorazio hori kontuan izanda, programan jarraitzeko eskubidea eta aukera baloratuko da.