Arauen laburpena

JARRERA EGOKIA IZATEKO JOKABIDEAK:

  1. Dispositibo mugikorrak institutura ekartzea ez da beharrezkoa. Dena den, erabiltzekotan, begirunez jokatu. Klasean itzalita eta gordeta egon behar da. Apurketak edota lapurketak egotekotan, ikastetxeak ez du bera gain hartuko inolako erantzukizunik .

  2. Klaseari hasiera lasaia ematen lagunduko dut burua zentratzen, materiala prest izaten eta datorrena aurreikusten.

  3. Antolatuko dut nire burua, nire ingurunea eta nire ingurukoa (ordena, materiala, garbitasuna, mahaia, banakako armairua…)

  4. Korridoreetan eta gelan, heldu bat aurrez aurre ez izan arren, gizalegez jokatuko dugu, hau da, lasai, isilik, begirunez…

  5. Guztiok eta ahalik eta gehien ikastea da gure helburua. Hau lortzeko lan giroa, lankidetza, partaidetza eta entzuten jakitea dira gakoak.

FUNTZIONAMENDURAKO OINARRIZKO ARAUAK:

  1. Puntuala izan behar naiz. Egunero 8:10ean edota 9:05ean itxi egingo da atea. Berandu heltzen banaiz sartzeko baimena eskatuko diot zaintzako irakasleari edo zuzendaritzako baten bati.

  2. Etortzerik ez dudanean tutoreari jakinaraziko diot. Klasera bueltatzerakoan justifikazioa aurkeztuko diet irakasleei eta tutoreari.

  3. Institututik ezin naiz kanpora irten eguneko klase guzti-guztiak bukatu arte. Institututik lehenago irteteko gurasoen baimena idatzita ekartzea ezinbestekoa izango da, eta zaintzakoari edo zuzendaritzako bati erakutsi behar izango zaio.

  4. Klase aldaketetan ezin izango naiz pasabideetan ibili. Beraz, komunera joan ahal izateko, irakasleari eskatuko diot baimena.

  5. Klase aldaketak denborarik laburrenean eta isiltasun handienean egin behar dira.

  6. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak atsedenaldietan ezin izango dira institutuaren esparrutik irten (nahiz eta errepikatzaileak izan)

Arautegi osoa institutuko AJA-n:

Elkarbizitza arauak AJAn.pdf