Buletinak eta hutsegiteak honen bidez jasoko dituzue
Sodexo enpresak ez digu oraindik iraileko menu bidali.
ALDAKETAK JANTOKI-ZERBITZUAN
Jantokiaren enpresa kontzesionarioa aldatu egin da eta jada Sodexo da. Enpresako ordezkariarekin bildu gara eta egoera berria zehaztu dugu, bereziki dieta bereziak, intolerantziak edo alergia elikagaiak dituzten ikasleen kasuan.
Sodexok honako dokumentazioa eskatzen du ikasle horiei zerbitzua modu egokian eman ahal izateko:
Ikaslearen jantoki‑fitxa, guraso edo legezko tutore batek sinatua eta ikastetxeko zuzendaritzak berretsia. Fitxa hau oraindik ez digu enpresak bidali; jasotzen dugun momentuan helaraziko dizuegu.
Txosten mediku eguneratua, ikaslearen egoera alergologikoa edo intolerantzia zehazten duena. Egoera ez aldatu arren, enpresak txosten eguneratua izatea eskatzen du.
Dokumentu horietako bat ere falta bada, Sodexok ezin du protokoloa abiarazi, eta, ondorioz, ezin du ikaslearentzat egokitutako menua prestatu. Prozesua honela garatzen da:
Ikastetxeak bi dokumentuak jasotzen ditu.
Sodexoren sail espezifikoak dokumentazioa aztertzen du eta baimena ematen du.
Enpresak ikaslearentzat egokitutako menua prestatzen du.
Menua Eusko Jaurlaritzak onartzen du.
Ez dakigu zenbat denbora har dezakeen prozesu honek, eta horregatik, gomendatzen dizuegu dokumentazioa prestatzen hastea. Jantoki‑fitxa jasotzen dugunean, berehala bidaltzen dizuegu.
Barkamena eskatzen dizuegu eragozpenengatik. Enpresa berriarekin egokitzen ari gara, eta oraindik ez digu bidali iraileko menua; eskuratzen dugun momentuan helaraziko dizuegu.
Jantokian apuntatzeko aukerak bi izango dira hemendik aurrera: 3 ala 5 egunetarako.