Ballonti BHIk 2. eta 4. postuak lortu ditu Euskadiko Drone Soccer Txapelketako lehen edizioan. 1. postua Mariaren Lagundia Ikastolako ikasleentzat izan da.


Euskadiko lehen Drone Soccer txapelketaren final handia, Garaia Parke Teknologikoak eta Flybblek antolatua, urriaren 13an jokatu zen Arrasateko Parke horretan.

Jarduera honekin, gure gazteak teknologia esploratzen jarraitzera eta zientzia eta ingeniaritzan etorkizuneko aukera moduan ikustera animatzen dira.

Ikasleek ez dute lehiatzeko aukera bakarrik izan. Droneak modu seguruan erabiltzen ikasi dute, Drone Soccer-aren arauak ezagutu dituzte eta teknologia honen aplikazio profesional ugari ezagutzeko aukera izan dute, Flybble, Drone By Drone, Guraitz eta CIFP Bidasoa LHIIren eskutik. Industrian eta lurreko, itsasoko eta aireko larrialdietarako eta erreskateetarako eragiketetan izan dituzten erabileren berri izan dute.

Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan dagoen Euskadiko Drone Soccer Txapelketak bete egin du gazteei gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa duen teknologia bat hurbiltzeko eta zientziaren eta teknologiaren alorrean interesa pizteko helburua. Horretarako, dronen aginteen trebetasuna ez ezik, talde-lanaren balioa ere nabarmendu du.