IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA:
1.1.- Elkartearen aurkezpena
Ikastetxeko familien gehiengoak osatua, eta Bizkaia osoko antzeko elkarteekin harremanetan BIGEren bidez (Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkartea) eta Euskal Herri osokoekin EHIGEren bidez (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea).
Era berean, ikastetxeko proiektu desberdinetan parte hartuko dugu: Normalkuntza, Agenda 2030, IKT eta Bizikidetzaren eta Elkarbizitzaren Behatokia.
1.2.- Datu orokorrak
1.2.1.- Gurekin harremanetan jartzeko:
Izena: AMPA BALLONTI IGE Ikasleen Gurasoen Elkartea.
Posta helbidea: Grumete Diego, 1 48920 Portugalete
Posta elektronikoa: IGEAMPA@ballontibhi.net
Banku-kontua: BBK ES46-2095-0193-17-5060065095
Ordainketa egiteko azken eguna: abenduaren 31
Kuotaren zenbatekoa: 14 € (seme-alaba 1) edo 20 € (2 seme-alaba edo gehiago)
Bakarrik biltzen gara barne-konpromisoak betetzeko beharrezkoa denean edo alderdi desberdinek (ikastetxeak, gurasoek, ikasleek….) gai zehatzen bat lantzeko eskatzen dutenean.
1.2.2.- Beste datu batzuk:
2025-2026 ikasturtean elkartekideen kopurua ikastetxeko ikasleen % 73 ingurukoa izan zen.
1.3.- IGEk aurreikusitako jarduerak
1.3.1.- Diru-laguntzak:
Ikastetxeak antolatutako edo proposatutako eta bere Urteko Planean jasotako irakaskuntza-jarduera osagarrien diru-laguntza. Elkarteko kide diren ikasleen jarduera didaktiko osagarriak diruaz laguntzen ditugu.
1.3.2.- Ingelesa:
Eskolaz kanpoko jarduera
1.3.3.- Jarduerak:
Kultura eta kirol jarduerak, etab. (adibidez, Gabonetako eta ikasturte amaierako jaiak, ikasketa amaierako bidaia, DBH 4ko graduazioa….).
1.3.4.- Finantzaketa
Finantzaketa-bide nagusiak bazkideen kuotak eta Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak dira, bazkide kopuruaren arabera.