BALLONTI BHI-n irakasleen formakuntza ardatzetako bat izan da teknologia eta metodologia berrietara egokitzeko, eta horren ondorioz, 2014an IKT heldutasun maila ertaina lortu genuen.
Digitalizazio planaren helburua ikaste-irakaste sisteman aldaketa metodologikoa ahalbidetzea da; eta IKT konpetentziak egokitzen egun gizarteak planteatzen dizkigun erronkei erantzun ahal izateko.
Ikastetxeak Google apps hezkuntzarako aplikazioak erabiltzen ditu Gmail, Calendar, Drive, Sites, Classroom, Meet...) bai irakasleekin, ikasleekin, bai familiekin. Moodle plataforma ere erabiltzen dugu ikasgai batzuetan.
Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu ikastetxeko ikasleen, irakasleen eta gurasoen konpetentzia digitalak eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko eta gure eguneroko ekintzetan erabiltzeko.